EU ES EN
Irakaskuntza jsrduera

IRAKASKUNTZA-JARDUERA

TITULUAREN GAKOAK

Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilerak eta pertsonen datuak biltzea eta horiek transferitzeak hainbat arazo sortzen ditu mundu globalizatuan. Informazioa gehiegikeriaz erabiltzeak ondorio kaltegarriak izan ditzake pertsonen eskubideengan eta enpresen eta erakundeen interes ekonomikoetan eta bestelakoetan. Arazo horiek ebazteko operadore gero eta espezializatuagoak behar dira, gero eta gehiago dakitenak datuen babesaren inguruan, zibersegutasunaz, ziberkriminalitateaz, IKTeen eskubideetaz… Prestakuntza horrek arlo horretarako diziplina juridikoak bildu behar ditu, baina horrez gain, teknologia berri horiei buruzko ezagutza ere izan behar da. Masterrak diziplinarteko prestakuntza eskaintzen dizu, etengabe aldatzen ari den gizarte honek dituen lan arloko premiei eta profesionalei aurre egiteko prestakuntza egokia. Gogoan izan behar dugu datuen babesaren arloan profesionalek aukera berriak dituztela duela gutxi Europan eta Espainian indarrean sartutako araudi berriak eraginda (2016ko Europako erregelamendua eta 3/2018 L.O).

ESKAINITAKO PLAZAK

45

HIZKUNTZA

Gaztelania

KREDITU KOPURUA

60 ECTS Kreditu

IRAKASLEKUA

Online

HARREMANETARAKO

katedraddhh@ehu.eus
946015194- 943015161

MODALITATEA

Online

CALENDAR

Urria 2022 -Ekaina 2023

GUTXI GORABEHERAKO PREZIOA

2.000 €

ARDURADUNA

Zuzenbide Irakasleak

Masterrak diziplinarteko prestakuntza eskaintzen dizu, etengabe aldatzen ari den gizarte honek dituen lan arloko premiei eta profesionalei aurre egiteko prestakuntza egokia. Gogoan izan behar dugu datuen babesaren arloan profesionalek aukera berriak dituztela duela gutxi Europan eta Espainian indarrean sartutako araudi berriak eraginda (2016ko Europako erregelamendua eta 3/2018 L.O).

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Prestakuntza osoa eta espezialitatekoa eskaintzen dizugu, diziplina artekoa.
  • Zure ezagutza juridikoan sakondu ahal izango duzu teknologia berrien ikuspegira zabalduz, eta oinarrizko jakintza ere eskuratuko duzu beste arlo batzuetan (informatika, informazioaren segurtasuna, auditoriak).
  • Bermez egin ahal izango diezu aurre lan merkatuak egun profesionalei eskatzen dizkien betebeharrei.
  • Arloan esperientzia zabala daukaten irakasleak izango dituzu, unibertsitatekoak, abokatuak eta datuen babesean ari diren auditoreak edo ordezkariak.

IRTEERA PROFESIONALAK

Masterreko gaietan profesional espezializatuak (datuen babesa, zibersegurtasuna, IKTen eskubideak…): abokatua, aholkularia. Datuen babesari buruzko arautegi berriak (2016/679 Europako Erregelamendua eta 3/2018 Lege Organikoa) dakartzan aukera berriak: datuen tratamenduaren arduraduna, datuen babeserako ordezkari izateko ziurtagiria lortzeko prestakuntza egokia (Data Protection Officer).

MATRIKULA

MATRIKULA PREZIOA

GUTXI GORABEHERAKO PREZIOA 2.000 €

PERFIL DE ACCESO

Sarbide tituluak

Zuzenbidean lizentziatua edo lizentziatua. Informatikan lizentziatua edo lizentziatua. Telekomunikazio ingeniaria.

Aukeraketa irizpideak

  • Titulazioaren egokitasuna: 30 %
  • Curriculuma:20 %
  • Elkarrizketa: 20 %
  • Espediente akademikoa: 30 %