EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Ikertzailea. Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran

  berthamaria.gaztelumendi@ehu.eus

Bertha Gaztelumendi Caballero

Bertha Gaztelumendi Komunikazio Zientzietan lizentziatua da eta Master Bake eta Gatazken Konponbide Ikasketetan, Bradfordeko Unibertsitatean, (Erresuma Batua). Gaur egun Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran ikerlari kontratatua da.

Dokumental egilea bada ere. Lau dokumental idatzi eta zuzendu ditu: Mariposas en el hierro, 2012an, euskal gatazkari buruz; Nigar franko egingo zuen aitak, 2014ean, eta Las buenas compañías, 2015ean, Memoria Historikoari buruz, eta Volar, 2017an,genero indarkeriari buruz.

Aurretik, Amerika Latinako EITBko korresponsala izan zen sei urtez, 2003-2010 bitartean eta horren aurretik, Komunikazio eta Prentsako arduraduna izan zen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailean baita Eusko Jaurlaritzako Emakumearen Euskal Erakundean ere.

ARGITUZ, Giza Eskubideen aldeko elkarteko kidea da.

Halaber, Euskal gatazkan gertatutako giza eskubideen urraketen inguruan hainbat argitalpenen egilekidea da, besteak beste: Emakumeen kontrako motibazio politikako biolentzia euskal kasuan. ARGITUZ, 2016ko martxoa; Memoria partekatu baterantz: Errenterian, 1965tik 2012ra izandako giza eskubideen urraketa eta indarkeriazko beste egiteari buruzko txostena. ARGITUZ, 2015eko otsaila; Zaharrak berri, bizikidetzaren berreskurapena sustatzen duten proiektuak zabaltzeko esku-liburua, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015; Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del área rural de Araba. ARGITUZ, 2012ko abendua.