EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Diseinu Grafikoko Irakaslea UPV/EHUn

  leire.fernandez@ehu.eus

Leire Fernández Iñurritegui

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Arte Ederretan Doktore titulua, Doktoregoko Sari Bereziarekin. Orain Diseinu Grafikoko irakasle titularra da UPV/EHUan, eta Arte Ederren Fakultateko “Sorkuntza eta Diseinuko Gradua”n garatzen du bere irakaskuntza.

Bere lankide Eduardo Herrerarekin kolaborazioan, ikastaro, tailer eta jarduera ugari antolatzen eta ematen ditu. Beraien artean hauek dira nabarmenenak: UPV/EHUko Uda Ikastaroetan Donostian ematen duten Diseinu Grafikoko tailerren eta Diseinu Grafikoko Kongresuaren zuzendaritza, Arantzazun izaten diren Kaligrafiako Jardunaldien antolaketa, Domestika plataformako “Diseñar para comunicar” izenburua duen kurtsoan irakaskuntza, etc.

Batera, UPV/EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako «Letraz» Ikerketa Taldea kozuzentzen dute. «Letraz» ikerketa taldeak diseinu grafikoa gure gizarte eta kulturaren bilakabidean ateratako faktore moduan ulertzen du eta interes honetatatik agertzen da beraien helburua. Horrela, prozesu proyectual ezberdinetan bat egiten duten baldintzatzaile heterogeneoei ipintzen diete arreta: baldintzatzaile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, teknikoak, etikoak, heziketa-estetikoak, ekologikoak, etab.

Ikerketa lerro hauetan egin dituzte ekarpen nagusienak: argitaratze-grafikoa, ikuste-identitate korporatiboa, kartelismoa, tipografia, grafika didaktikoa, seinaletika, etab. Nazio eta nazioarteko sari ugari jaso dituzte beraien lan grafikoengatik. Aipagarrienak hauek dira: “Premio Internacional de Diseño, Branding y Comunicación - Clap Platinum” saria tipografia diseinu onenari, «Anuaria de Oro» saria argitaratze-grafikoan eginiko diseinu onenari, «Juan de Yciar» saria argitaratze-kalitate onenari edo “Letra de Plata de Comunicación Visual y Gráfica de Entorno” saria.

Argitalpenen artean honako liburuak nabarmendu daitezke: «Diseño de cubiertas de libros. Recursos de retórica visual» (Síntesis Argitaletxea), «Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles» (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua) edo «Historias que marcan. Origen y significado de 50 marcas gráficas» (Gustavo Gili Argitaletxea).