HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Irakasle agregatua Gizarte Psikologia eta Zientzien Metodologia Sailean
laura.vozmediano@ehu.eusIrakasle agregatua da Gizarte Psikologia eta Zientzien Metodologia Departamentuan, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, non Psikologia eta Kriminologiko graduetan irakasten duen.
Kriminologia Aplikatua (CRIM-AP) ikerketa talde kontsolidatuko kide, bere ikerketa jarduera Ingurumen Psikologia eta Kriminologiaren inguruan garatzen da. Zehazki, delituaren analisi eta prebentzioan du interesa, bai eta gizartearen honi buruzko pertzepzioan, eta jasangarritasunaren eta hiri-bizitza kalitatearen analisi eta sustapenean ere egiten du lan. Bi eremu hauetatik abiatuz, kolektibo sozial guztientzako hiri seguru, jasangarri eta lagunkoiei buruzko debateari ekarpenak egiten saiatzen da. Halaber, Kriminologiaren eremuan ikerketa zientifikoa sustatzeko asmoz, Espainiako Ikerketa Kriminologikoaren Elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide izan da 3 urtez (2015eko ekainetik 2018ko ekaina arte).
César San Juan irakaslearekin batera bi eskuliburu idatzi ditu "Criminología Ambiental: Ecología del delito y de la seguridad" eta "Psicología Criminal". Artikulu eta liburu kapitulu desberdinen egilea da, eta ikerketa seiurteko bat aitortuta dauka CNEAI-aren eskutik. Bere jarduera ikertzailean zehar hainbat sari jaso ditu: Espainiako Ikerketa Kriminologikoaren Elkarteren Kriminologiaren eremuko Ikertzaile Berrien Sustapenarako I Saria, Kriminologiako ikerlan hoberena saritzen duen IV Pinatel Saria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Doktoregoko Sari Berezia (2009-2010); eta bere irakasle jardueran zehar “bikain”-eko kalifikazioa lortu du UPV/EHUko Docentiaz ebaluazio programan.