HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Agirre Lehendakaria Center-ko (ALC) Senior Fellow
gorka.espiau@ehu.eusGorka Espiau irakasle bisitaria da Montrealeko McGill unibertsitatean eta baita Nazioarteko Harremanen arloko zuzendaria ere Londresko Young Foundation-ean. Era berean, Agirre Lehendakaria Center ekimeneko kidea da 2013 urtetik aurrera. Young Foundation berrikuntza sozialaren arloan espezializatutako erakundea da, eta ALC New Yorkeko Columbia Unibertsitatea eta UPV/EHUren arteko kolaborazio-proiektua da, euskal eraldaketa soziala eta ekonomikoa aztertzeko helburuarekin sortuta. Lehenago, Eusko Jaurlaritzako aholkularia Bakea eta Bizikidetza sailan eta Elkarriko kidea izan zen. Azken hau elkarrizketa eta akordioaren aldean sortutako gizarte mugimendua izan zen.
Bestaldetik, Gorka Espiau euskal bake prozesuaren inguruan hainbat artikulu eta txostenen egilea da. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: "Joera berriak bake eraikitzean" (ICIP Katalunia, 2010); "Euskal Herriko eta Ipar Irlandako Bake Prozesuak (1994-2006)" (ICIP working papers, 2010); "Konpondu" ekimena, "Herri partaidetza: kultura politiko berri bar lidergo partekatuaren testuinguruan"-txostenaren barruan (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006. ISBN 978-84-7907-611-5); eta "Euskal gatazka: ideia eta proposamen berriak" (Peace Special Report, The United States Institute of Peace, 2006).
Gainera, Gorka Espiau euskal gatazka ardatz duten zenbait dokumentalen zuzendaria eta gidoilaria da, esate baterako "Pluja Seca" eta "Parlen els ulls", TV3-Kataluniako Telebistak ekoiztutak, 2011ean eta 2012an hurrenez hurren.