EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea eta doktorego ondoko ikertzailea Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran

  inigo.gordon@ehu.eus

Iñigo Gordon Benito

Iñigo GORDON BENITO irakasle doktoreak, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako kidea, Zuzenbide penalaren arloan dihardu. Gorroto-delituetan, gorroto-diskurtsoan eta Internet bidez burututako nortasun-ordezkapenetan ardazten da bere ikerkuntza jarduera. 2021eko azaroan, «Gorroto-delituak eta zibergorrotoa 1995eko Zigor Kodean. 22.4. artikuluaren astungarri orokorraren eta 510.3. artikuluaren azpi-tipo astunduaren arteko erlazioari arreta berezia eskainiz» izeneko doktore-tesia defendatu du. Gaur egun, gorroto-delituen arloko ikerketa-taldeko lantaldean parte hartzen du, Espainiako Gobernuaren Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua, 2021eko irailaren 1etik 2025eko irailaren 1era arte (Proiektuaren izena: Gorroto-delituak Espainian: gainditu gabeko erronkak; Erreferentzia Administratiboa: I+D+I PID2020-115320GB-100). 2018an ikerketa-egonaldia egin du Oxford Brookes University-n (Erresuma Batua). 2021eko apirilean beste ikerketa-egonaldi bat egin du Max-Planck-Institut zur Erforschung von Kriminalität Sicherheit und Recht-en (Alemania). Doktorego ondoko ikertzailea da, 2022ko ekainaz geroztik kontratatua. Irakasle Agregatuaren akreditazioa 2023ko maiatzean lortu du.

2023ko ekainean bere monografia “Gorroto delituak eta zibergorrotoa. Diskurtsoaren iragazpen penalerako aukeren berrikuspena, Zigor Kodearen 22.4 eta 510 artikuluen bidez” argitaratu du Tirant lo Blanch argitaletxearekin.

Webgunea: https://linktr.ee/gordonbenito