EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Administrazio Zuzenbideko Irakasle Agregatua. Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Bilbo), EHU.

  i.urrutia@ehu.eus

Iñigo Urrutia Libarona

Iñigo Urrutia Libaronak bere zuzenbide lizentziatura 1989. urtean jaso zuen. Urte batzuk abokatu lanetan ibili ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle atxiki modura kontratua izan zen, eta 2004an Doktore gradua lortu zuen. Bere doktorego tesia, hizkuntza eskubideak eta hezkuntza eskubidearen arteko loturez jardun zuena, 2004-2006 urteetako ezohiko sariaren irabazle izan zen. Gaur egun Administrazio Zuzenbideko irakaslea da EHUn (irakasle Oso gisa kreditatua). Bere espezializazio eremuak honako hauek dira: administrazio zuzenbide orokorra, hizkuntza eskubideak eta gutxiengoen eskubideak, giza eskubideak, administrazioak ekonomian  esku hartzeko moduak, ingurumen zuzenbidea eta bioteknologia. Zenbait ikerlan monografikoen egile da Europako zein Estatu Batuetako aldizkarietan artikulu zientifikoak argitaratu ditu. Halaber, hitzaldiak ematera gonbidatua izan da zenbait unibertsitateen eskutik: Hanburgoko Unibertsitatea (2017), Monctoneko Unibertsitatea – New Brunswick- (2013), Ilinoiseko Unibertsitatea (2012), Nevadako Unibertsitatea (2011), Stanfordeko Unibertsitatea (2008). Kudeaketa esparruan ere esperientzia zabala du, eta gaur egun Agente Biologiko eta Genetikoki Eraldatutako Organismoekin ikerketei buruzko Etika Batzordeko kidea da.