HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Zigor zuzenbideko irakasle kontratatua eta Ikertzaile doktorea Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran
mikel.anderez@ehu.eusMikel Anderez Belategi Zuzenbide penaleko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta ikertzaile kontratatua Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran. Era berean, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako "Delitos de odio en España: retos pendientes" ikerketa-taldeko lantaldeko kidea da (PID2020-115320GB-100).
Bere ikerketa jarduera zigorraren espetxe-betearazpenaren esparruan oinarritzen da, eta hainbat argitalpenen egilea da, zigorraren betearazpenari, bizi osoko zigorrari, gorroto diskurtsoari eta adierazpen askatasunari buruzkoak. 2022ean bere doktorego-tesia defendatu zuen, honako izenburuarekin: “Bergizarteratzea, askatasunaz gabetutako pertsonen berme indibidual gisa: interpretazio-proposamen bat, giza eskubideen nazioarteko estandarren eta konstituzio-jurisprudentziaren argitan”. Leedseko Unibertsitateko (Ingalaterra) Zuzenbide Fakultatean ikerketa egonaldi bat egin du terrorismoaren arloan aditua den Clive Walker irakasle emerituaren ikuskaritzapean.