EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena

2018ko-03-24

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak 1973ko martxoaren 24an desagertu ziren José Humberto Fouz, Jorge Juán García eta Fernando Quiroga gazteei buruzko txosten bat aurkeztu dute larunbata honetan. Txostenean, kasuaren kronologia, jarduera judizialaren deskribapena eta agintarien jardunaren inguruko azken gogoeta batzuk daude bilduta. Txostenaren bidez, alde batetik erakundeen errekonozimendua agertu nahi zaie desagertuen familiei jasandako bidegabeko kalteagatik, eta, bestetik, eskaera egin nahi zaie kasuari buruzko informazioa dutenei, jakinaraz dezaten. Aurkezpenean, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández eta dokumentua idazteaz arduratu diren pertsonak (Bertha Gaztelumendi eta Jon Mirena Landa, txostenaren zuzendaria eta katedrako arduraduna) izan dira. 


Kasuaren azterketa kronologikotik ateratako ondorioetako bat zera da, ikerketa Frantzian zein Espainian “oso eskasa” izan zela, eta “interesik eza” eta kazetarien informazioen eta jardun judizialen arteko “kontrasterik eza” egon zela.
Txostenak dioenez, “desagerpena egungo kontua“da eta delitua egiten ari da oraindik, “hiru galiziarrak non dauden jakin gabe jarraitzen baitugu". Haien faltak sufrimendua eragiten die oraindik familiei.


45 urte joan dira. Familia horiek lasaitasun pixka bat lortzeko eta egiara hurbiltzeko modu bakarra hiru senideekin zer gertatu zen eta non dauden jakitea da. Eta hori lortzeko modu bat informazioren bat duenak jakinaraztea da.

Ildo horretan, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak desagertuak@euskadi.eus helbide elektronikoa aktibatu duela zeregin hori errazteko. Helbide horretara, euskal kasuaren esparruan argitu gabe dauden bost desagerpenei buruzko datu edo informazio oro igorri ahal izango da (hau da, Coruñako hiru gazteen kasuari, Pertur kasuari eta Naparra kasuari buruzkoa).

Ikusi PDFa

Informazio gehiago