EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

GFAk kereila kriminala aurkeztuko du frankismoaren krimenengatik Gipuzkoan

2019ko-01-17

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kereila kriminala aurkeztuko du Gipuzkoan 1936 eta 1944 bitartean gertatutako frankismoaren krimenengatik. Gipuzkoan foru erakundeak herri akusazio gisa aurkeztuko da Florencia Olazagoitia eta Jose Ariztimuño Aitzol-en desagerpen behartuen kasuetan, lurraldean horretan desagertu eta hildako ia mila pertsonaren ordezkari sinboliko gisa.

Ekimen hau bi txostenek babesten dute. Lehenengoa, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Euskal Herriko Unibertsitateko UNESCO Katedrak egin du. Haren arabera, badira legezko bideak eta aski argumentu Aldundiak gure lurraldean gerra garaian eta gerraondoan egin ziren motibazio politikoko delituak jazar ditzan.

Izan ere, Jon Mirena Landa, Katedraren zuzendariak, jazarpen frankista gizateriaren aurkako krimentzat hartu beharra dagoela berretsi du, hala ulertua izateko ezinbesteko baldintza betetzen baita: “Estatu jazarpen-politika sistematikoa eta planifikatua, horren testuinguruan giza-hilketak, erailketak, legez kontrako atxiloketak, torturak, pertsekuzioa eta antzeko delituak gauzatu zirelarik”. Hala, nazioarteko krimenak preskribaezinak direla dio Landak eta ezein amnistiak ezin duela “haien erantzukizuna ezabatu, behintzat nazioarteko giza- skubideen zuzenbidea behar bezala kontuan edukiz gero”.

Bigarrena, berriz, Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatu zitzaion, eta 1936 eta 1944 artean eraildako edo desagertutako gipuzkoarren kasuak biltzen ditu. Txosten horretan, 979 kasu bildu eta dokumentatu dira; horietatik 778 desagertze be