Liburu berria: EUSKADI INDARKERIAREN ONDOREN 24 ekarpen ETAren ondorengo egoerari buruz

Liburu honek Euskadiko ETAren ondorengo egoera edo bake-prozesua aztertzen ditu, ideologia- eta metodologia-ikuspuntu ezberdinetatik, gatazkaren ostekoak diren hurrengo gai giltzarrien gaineko gogoeta eginez: biktimen politikak, justizia leheneratzailea eta justizia trantsizionala, adierazpen-askatasuna, ETAren armagabetzea eta desagertzea, indarkeriak gizartean izan duen eragina; eta, azkenik, bakerako eta giza eskubideetarako hezkuntza, bizikidetza, memoria eta gizarte-ehunaren berregitea.

Esandako gaiak ikuspuntu juridikotik aztertu dira, nagusiki, baina jakintzaren beste alor batzuetako adituen ikuspegiak tartekatu dira ere, antropologiaren, historiaren, zientzia politikoaren, hezkuntzaren eta etikaren arloetako adituenak.

Liburu honetan aurkezten diren artikuluak, hala nahita, laburrak dira, lanketaren zorroztasuna formatu arin eta gaian interesa duen guztiarentzat iristen erraza izatearekin konbinatu delarik, garrantzi sozialeko gaietan iritzi publiko libre eta kritikoa osatzen laguntzea xedetzat harturik.