EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

EUSKADIKO GORROTO-GERTAKARIEI BURUZKO 2018KO TXOSTENA

2019ko-07-02

2018. urtean zehar 132 gorroto gertakari erregistratu dira Euskadin, zeinetatik 130 delituak diren (%98,48) eta 2 arau-hauste administratiboak (%1,52).
Izaera arrazista edo xenofoboa duten delituek, guztira erregistratutako delituen %47,69 osatzen dute (62 kasu), sexu-orientazio eta sexu- identitatearekin zerikusia duten delituek %30 ordezkatzen duten bitartean (39 kasu), 2017an baino zertxobait gehiago. Bestalde, ideologiak eta orientazio politikoak (17 kasu), sinesmenek eta praktika erlijiosoek (7 kasu), dibertsitate funtzionalak (3 kasu) eta aporofobiak (2 kasu) erregistratutako delituen %22,31 osatzen dute, aurreko urteko kopuruaren ia berdina dena.
130 delituak lurralde historikoetan zehar banatzeko moduari dagokionez, Bizkaiak biltzen ditu delituen ia bi herenak (83), Gipuzkoak laurden bat kontzentratzen dituen bitartean (33); eta Araba hamarrenaren azpian kokatzen da (10). Honi gehitu behar zaio 4 kasu galdu daudela, zeinetan ez den posible izan agertokia zein izan den identifikatzea.
Arrazismo/xenofobiako 62 delituen banaketari buruz, aurreko urteetan gertatu zen moduan, Bizkaiak hirugarren urtez kasu gehienak biltzen ditu, 36, 62tik (%58,06), Gipuzkoan erregistratutako delituak, 21, berriro igo diren bitartean (%33,87). Arabak, bere aldetik, 4 kasu erregistratu ditu, 2017an erregistratutako kasuen erdia (%3,05). Beste kasuari dagokionez, bere agertokia ezezaguna da.
Biktimaren sexu-orientazio edota identitatean oinarrituz burutu diren delituei erreferentzia eginez, Bizkaiak kasuen ia osotasunaren berri ematen jarraitzen du (28; %71,79), nahiz eta 2018an delitu kopuru txikiago baten berri eman duen. Gipuzkoan, aldiz, aurreko urtearekin konparatuz, kasu gehiago erregistratu dira (6; %15,38). Araba, berriz, 2017an kasu bakarra erregistratzetik, 2018an 4 kasu erregistratzera igaro da (4; %10,26). Arestian aipatutako kolektiboarekin gertatzen zen moduan, ezin izan da delitu baten agertokia lokalizatu. Bestalde, biktimizazioa modu erlatiboki uniformean banatu da kategoria honen hiru kolektibo babestu nagusienetan zehar, hots, 8 delitu emakume lesbianen kontra gertatu dira, 9 delitu pertsona transgeneroen kontra, 12 delitu gizon gay-en kontra, eta 10 gertakari zehaztu gabe.
Gainerako kolektiboei erreparatuz, arestian aipatu bezala, Ertzaintzak ideologia edota politika-orientazioaren kontrako 17 kasu erregistratu ditu: 2 Araban, 12 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 2 lokalizatu gabe. Sinesmen eta praktika erlijiosoei dagokienez, Ertzaintzak 7 kasu ezagutu ditu, 2 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan, zeinetatik 3 kasu kristauen aurka burutuak izan diren, 2 erlijio islamiarra zuten pertsonen kontra eta beste biak ez dira identifikatuak izan. Azkenik, Bizkaian dibertsitate funtzionala zuten pertsonen aurkako 3 kasu erregistratu dira, baita aporofobiako 2 kasu.

Ikusi PDFa