Gerra Zibilean eta lehen frankismoan izandako hildakoen txostena argitaratu da (1936-1945)

Gerra Zibilean eta frankismoan Euskadin izandako giza eskubideen urraketei buruzko Oinarrizko Txostenaren lehen fasea argitaratu da. Bertan, “Gerra Zibilean eta lehen frankismoan izandako hildakoak (1936-1945)” jasotzen dira.

Elkarlanean egin da Eusko Jaurlaritzaren, Gogora Institutuaren, UPV/EHUko Giza Eskubideen Unesco Katedraren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean.

Lehen fase honetan, txosten honek 1936tik 1945era, gerra zibilean eta gerraostean Euskadin eragindako hildakoen eta Euskaditik kanpo gerraren ondorioz hil ziren euskaldunen izenen zerrenda eskaintzen du. Lortutako emaitzak hildakoen 19.998 fitxa dituen datu-base batean irauli dira; hauetatik 698 identifikatu gabe daude.


Lan-metodologia hauxe izan da: Euskadiko erregistro zibilen, parrokiako heriotza-liburuen eta hilerrietako liburuan ikerketa zorrotza egitea. Datu horiek beste artxibo-iturri batzuekin alderatu dira, baita orain arte egindako tokiko ikerketekin eta familiaren lekukotasunekin ere.

Ikerketan ikuspegi historikoa eta nazioarteko giza eskubideen nazioarteko ikuspegia uztartu dira, dira, eta kategoria historikoak Nazioarteko Zigor Zuzenbidekoekin gurutzatu ditu. Horrela, sortutako biktimen datu historikoak nazioarteko zigor zuzenbideak heriotzaren zergatiari emandako kalifikazioarekin batera azaltzen dira, baldin eta arrazoi hori nazioarteko giza eskubideen zuzenbidean islatzen bada. Borrokan hildakoak, adibidez, ez daukate kalifikaziorik nazioarteko giza eskubideen zuzenbidean.

Datu basean guztira jasotzen diren 19.547 fitxetatik; 998 emakumeak dira eta 18.507 gizonak. Gainerako 42en generoa ezin izan da zehaztu.

Ikusi PDFa