EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

EUSKADIKO GORROTO-GERTAKARIEI BURUZKO 2019KO TXOSTENA

2020ko-06-18

2019an 115 gorroto-gertakari erregistratu dira Euskadin; zeinetatik 105 delituak diren (%91,3) eta 10 arau-hauste administratiboak (%8,7).

 

Kontuan hartzen badugu 2016an 124 gorroto-gertakari erregistratu zirela, 2017an 129 erregistratu zirela eta 2018an 130 identifikatu zirela, gertakarien kopuruak nabarmen egin duela behera antzeman daiteke.

 

Gertakari arrazista edo xenofoboak erregistratutako delituen %52,4 dira (55 kasu), zeinak beherakada txiki bat izan duten aurreko urtearekin alderatuta (-7 gertakari: %11,29). Ideologiaren eta orientazio-politikoaren eremuak delituen %17,1 erregistratzen du (18 kasu), zeinak gorakada txiki bat izan duen 2018. urtearekin alderatuta (+1; %5,88); sexu-orientazioarekin eta -identitatearekin lotutako delituak, berriz, delituen %12,4 dira (13 kasu), aurreko urtean baino nabarmen txikiagoa (-26: -%66,67). Bestalde, sinesmen eta praktika erlijiosoen eremuak (7 kasu), dibertsitate funtzionalak (6 kasu), sexuak (3 kasu) eta aporofobiak (3 kasu) erregistratutako delituen %18,1 osatzen dute, eta, aporofobiak eta sexuak izan ezik, aurreko urtekoen antzeko kopurua dute (gogora dezagun, 2018an azken hau ez zen orientazio eta identitate sexualarekiko independentea, kategoria autonomo gisa).

 

Kolektibo etnikoak, era zabalean ulertua (arrazismoa, xenofobia, ideologia, orientazio-politikoa, sinesmen eta praktika erlijiosoak), %69,56 ordezkatzen du (%77,39 arau-hauste administratiboak kontuan hartuz gero). Aporofobia, dibertsitate funtzionala eta sexua batuz gero, ez dute %10 baino gehiago adierazten.

Ikusi PDFa