EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparraren desagerpenari buruzko txostena. 1980ko ekainaren 11n desagertu zen

2021ko-03-24

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak 1980ko ekainaren 11an desagertutako José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra-ri buruzko txosten bat aurkeztu dute 2021ko martxoaren 24an, astezkena. Txostenean, kasuaren kronologia, jarduera judizialaren deskribapena eta agintarien jardunaren inguruko azken gogoeta batzuk daude bilduta.

Txostenak dioenez, “desagerpena egungo kontua“da eta delitua egiten ari da oraindik, José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra non dagoen jakin gabe jarraitzen baitugu. Haien faltak sufrimendua eragiten die oraindik familiari. Familia horrek lasaitasun pixka bat lortzeko eta egiara hurbiltzeko modu bakarra bere senidearekin zer gertatu zen eta non dagoen jakitea da. Eta hori lortzeko modu bat informazioren bat duenak jakinaraztea da.

Ildo horretan, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak desagertuak@euskadi.eus helbide elektronikoa aktibatu zuen zeregin hori errazteko. Helbide horretara, euskal kasuaren esparruan argitu gabe dauden bost desagerpenei buruzko datu edo informazio oro igorri ahal izango da (hau da, Coruñako hiru gazteen kasuari, Pertur kasuari eta Naparra kasuari buruzkoa).

Ikusi PDFa

Informazio gehiago