EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

EUSKADIKO GORROTO GERTAKARIEI BURUZKO 2020KO TXOSTENA

2021ko-05-30

2020an 241 gorroto-delitu erregistratu dira Euskadin. Txostenean zehar aipatzen den bezala, arau-hauste administratiboen erregistroa alde batera utzi da, bi eremuri eragiten baitzieten (kirol-ikuskizunak eta ostalaritzari eta gaueko aisialdiari lotutako onarpen-eskubidea), eta eremu horiek herritarren erabilera eta gozamena mugatu dute, SARS-Cov-2k eragindako pandemiaren ondorioak arintzeko ezarritako murrizketen ondorioz.

Kontuan hartzen badugu 2016an 124 delitu-intzidente erregistratu zirela, 2017an 129 erregistratu zirela, 2018an 130 identifikatu zirela eta 2019an 105 jaso zirela, gertakariei dagokienez gorakada nabarmena hauteman da, aurreko urtean beherakada txiki bat izan ondoren.

Gertakari arrazista edo xenofoboek erregistratutako delituen %48,55 biltzen dute (117 kasu), eta igoera nabarmena izan dute aurreko urtearekin alderatuta (+61 intzidente: %108,93). Sexu-orientazio eta -identitatearen esparruan delituen %20,75 erregistratu dira (50 kasu); dibertsitate funtzionalarekin lotutako delituen artean, berriz, delituen %12,03 daude (29 kasu), aurreko urtean baino kopuru nabarmen handiagoak (+37, %284,62 sexu-orientazio eta -identitatearen kasuan eta +23, %383,33). Laugarrenik, ideologia eta orientazio politikoan oinarritutako gorroto-delituak daude: %9,96 (24 kasu), eta, ondoren, biktimaren sexua dela-eta egindako gorroto-delituak (%6,64). Kolektibo horien biktimizazioak ere gora egin du, nabarmenagoa izanik sexuaren kasuan (+13, %433,33 eta +6, %33,33, ideologiaren kasuan). Bestalde, aporofobiaren (2 kasu), erlijio-sinesmen eta -praktiken (1 kasu), antisemitismoaren (1 kasu) eta adinaren (1 kasu) eremuek erregistratutako delituen %2,06 osatzen dute. Delitu horiek, antisemitismoa eta adina izan ezik (gogora dezagun 2019an ez zirela kategoria autonomoak), beherakada nabarmena izan dute, nabarmenagoa erlijio-sinesmen eta -praktiken kasuan, aurreko urtearekin alderatuta.

Xede-kolektibo bakoitzaren hazkunde kuantitatiboek, ordea, ez dute nabarmen aldatu kolektiboen mapa, bakoitzak gainerakoen aldean duen pisu erlatiboaren ikuspegitik. Kolektibo etnikoa (arrazakeria, xenofobia, ideologia, orientazio politikoa, sinesmen eta praktika erlijiosoak eta antisemitismoa) era zabalean ulertua %58,92 ordezkatzen du, hau da, gorroto-maparen hiru bosten, 2019koa baino zertxobait txikiagoa. Kolektibo sexuala era zabalean kontuan hartuta (sexu-orientazio eta -identitateagatik eta genero-identitateagatik egindako delituak barne hartuta), kasuen %27,39 dira, biktimaren dibertsitate funtzionalagatik egindako gorroto-delituak erregistratutako delituen %12 diren bitartean.

Txostena 2021ko maiatzaren 31n aurkeztu zen, Eusko Legebiltzarrean. Honetaz gain, bai txosten hau, bai aurrekoak, hurrengo link-an kontsultatuak izan daitezke.

Ikusi PDFa