EUSKADIKO GORROTO-GERTAKARIEI BURUZKO 2017ko TXOSTENA

Txosten hau Euskadin gorroto-gertakaiei buruz egiten den mota honetako lehen txostena. UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran egin da Jon-M. Landa Katedradunaren zuzendaritza eta Dk. Enara Garroren koordinazio pean. 

"Euskadiko Gorroto-Gertakariei buruzko 2017ko Txostena" Eusko Lgebiltzarrean aurkeztu zuten Segurtasun Sailburuak, Estefania Beltrán de Heredia eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren Zuzendariak, Jon-M. Landak, joan zen ekainaren 4ean. 

Gorroto-gertakariei edo gorroto-delituei (izan daitezkeenei) buruzko datu orokorrek aditzera ematen dutenaren arabera, halako egonkortasun bat agertzen du 2016an (146 gertakari; horietatik 22 arau-hauste administratiboak) eta 2017an (143 gertakari; horietatik 14 arau-hauste administratiboak) Euskadiko gorroto-mapan erregistratutako errealitate kriminologikoak. 

Babestutako kolektiboei dagokienez, hiru zerrendako egitura ikusten da mapan: kolektibo etnikoa dago jasotako delitu-gertakarien % 70 ingururen jomugan; kolektibo sexuala da gutxi gorabehera % 25en xede; eta bada beste talde batzuez osatutako multzo heterogeneo bat (gaixotasuna, desgaitasuna /aniztasun funtzionala duen pertsona, adina, aporofobia, maila sozioekonomikoa eta familia-egoera), erregistro kopuru txiki-txikia duena. Zifrak ez dira oso adierazgarriak oraindik, baina badirudi arabiarrak, beltzak eta ijitoak agertzen direla gorroto-gertakari gehienen jomugan. 

Delitu-gertakarien artean, agidanez lesioek dute multzo ugariena izateko joera (guztizkoaren % 18 eta % 30 artean 2016an eta 2017an, hurrenez hurren), eta atzetik datoz mehatxuak eta gorroto-diskurtsoa adiera hertsian (ZKren 510. artikulua). Hiru multzoak batuz gero, jazotako delitu-gertakari guztien % 60 baino zertxobait gehiago dira bai 2016an bai 2017an.

Ekintza bidezko gorroto-delituen (hate crime) multzoa –lesioak, kalteak, indarkeriazko lapurretak– guztizkoaren % 35 izan zen 2016an eta 2017an. Hitz bidezko gorroto-gertakariak (hate speech: gorroto-diskurtsoa), adiera zabalenean
(ZKren 510. artikulua, mehatxuak, derrigortzeak, irainak, tratu apalesgarria...), aldiz, % 60 inguru izan ziren.

Ikusi PDFa