GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO BATZARRA: ERRONKA BERRIAK

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO BATZARRA: ERRONKA BERRIAK

Giza Eskubideen Adierazpen
Unibertsalaren 70. urteurrena 
(1948-2018)


TOKIA: EUSKALDUNA JAUREGIA (Bilbao)

EGUNAK: 2018ko azaroaren 7,8, eta 9

ANTOLATZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia

UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoaren Katedra



Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea, disziplina gaztea eta sendotze bidean dagoena, pertsonen eta herrien segurtasun eta bakea mehatxatzen dituzten erronka handien aurrean da gaur egun. Horrek kezka eta noraezaren giroa sortzen ditu eta berauei aurre egiteko erantzun azkar eta eraginkorrak ere eskatzen dira. Askatasunaren edo segurtasunaren arteko dilema edo, nahiago baduzu, eraginkortasunaren kontrako bermea, etengabeko berrikuspena eta presiopean dago, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen ondarea arazo gisa ikusten dela, oztopo bat, konponbide bat baino.

Batzarraren asmoa, beraz, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen garapenaren balantzea egitea da, gaur bizi duen diagnostikoa egin eta bere etorkizunaz hausnarketa egin nahi du: ba al dute etorkizunik giza eskubideek? Horretarako bost gaietan banatu da egitaraua.

Lehen gaiean esparru honen arautegiaren bilakaeraren balantzea egingo da bere birtuteak eta erronka nagusiak izendatuz. Jarraian, eragin unibertsala duten mundo mailako hiru arazo aztertuko dira, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik nola bideratzen ari diren eta nola aurre egin beharko litzaiekeen jorratuz: bereziki, aniztasunaren, errefuxiatuen eta nazioarteko terrorismoaren kudeaketa dira sakonduko diren erronkak. Azken saio batean giza eskubideen nazioarteko zuzenbideak nolako garapena izan beharko lukeen aztertuko da.


Ikusi PDFa
Ikusi