Giza eskubideen kulturan sakonduko duen hitzarmena sinatu dute UPV/EHUk eta GFAk

Aldundiaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmen hau Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren bitartez ahalbidetuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundia gaur egun aurrera eramaten ari den politiketan giza eskubideek duten presentzia aztertuko du Euskal Herriko Unibertsitateak, foru planak eta araudi nagusia aztertuz. Jada egiten den lanean sakondu eta hobetu ahal izango du Aldundiak UPV/EHUren Katedraren laguntzarekin, prestakuntza plan bat diseinatuko baita Aldundiko langileak giza eskubideen arloan trebatzeko. Halaber, jarduera berriak bilatuko dira, Giza Eskubideen ikuspegia politika publiko guztietan ezartzeko helburuarekin. Horretarako, Giza Eskubideen eta Botere Publikoaren Katedrak programa, ekintza ala kanpainen bitartez giza eskubideen kultura bultzatuko du.

Ikusi PDFa
Ikusi