Hitzarmena Segurtasun Saila eta UPV/EHUren artean gorroto-delituei buruzko urteko txostena egiteko

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bidez, eta UPV/EHUk Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren bidez, lan hitzarmena sinatu dute Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txostena eta Europarekin alderatzeko analisia egiteko.

Gorroto delituak hobeto ezagutu eta prebenitu ahal izateko, eta eraginkortasunez desagerrarazi ahal izateko txostena egingo dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, elkarlanean. Gainera, espero dute tresna horrekin erraztea eragile juridikoekiko koordinazioa, eta, bide batez, lagungarria izatea gorroto-delituekin egiten den lanaren esperientzia nazioartera helarazteko. 


Ikusi