Berezko Masterra: Datu Pertsonalen Babesa, Zibersekuritatea eta IKT Zuzenbidea

Informazioa eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera, pertsonari buruzko datuen bilketa eta hauen transferentzia globalizatutako mundu batean, maiz, izaten dira gatazaka-iturria. Informazioaren gehiegizko erabilerak gizabanakoaren eskubide eta interes ekonomiko eta beste izaera bateko enpresa edo erakundeetan eragin kaltegarria izan dezake. 

Gatazka hauei irtenbide bat emateko, datu pertsonaleen babesean, zibersekuritatean, IKT zuzenbidean, etabarrean egunetik egunera trebakuntza espezializatuagoa duten eragileen esku-hartzea beharrezkoa da. Trebakuntza honek gaiari ezarritako jakintza juridikoaz gain teknologia berriei dagozkionak baita ere barne hartu behar ditu (informatika, informazioaren segurtasuna, ingeniaritza informatikoa). Masterrak etengabeko aldaketan dagoen gizartearen behar profesional berriei berma handiagoarekin aurre egiteko jakintza-alorrarteko prestakuntza eskaintzen du. 

MASTER EGUNA:

ZUZENBIDE FAKULTATEA BIZKAIA: 2019ko apirilaren 2an. 2.6 GELA 12:40etan

ZUZENBIDE FAKULTTAEA GIPUZKOA: 2019ko apirilaren 3an. GRADU ARETOAN 11:40etan

Ikusi PDFa
Ikusi