Jon-M. Landaren bi artikulu Covid-19aren krisialdia eta agur esateko eskubideari buruzkoak

Jon-M. Landa, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO katedrako zuzendarik, DEIAn eta Noticias de Gipuzkoan argitaratutako artikuluan, maite ditugun pertsonei agur esateko oinarrizko eskubidearen alde egiten du, eta gutxieneko protokolo bat ezartzea aipatzen du, laguntza eta adio hori ahalbidetzeko, baita egungoa bezalako ezbehar handieneko egoeretan ere. Era berean, azpimarratu du BERRIAn argitaratutako beste artikuluan, egoera zail honetan inoiz baino argiago ikusi dela eskubideak zein hauskorrak diren. "Izan ere, horien existentzia eta gozamena ez dago soil-soilik lege batzuetan aldarrikatzearen menpe, horrekin —formula magikoa bailitzan— dena eginda balego bezala. Areago: alarma egoeran eztabaidagarria da oso hainbat eta hainbat eskubide murriztu izana, bakarrik salbuespen egoeran suspenditu ahal direnak. Forma juridikoak errespetatu gabe, alegia, eskubideak de facto murriztu dira".

Ikusi PDFa
Ikusi