EU ES EN

GGEE UNESCO Katedrak eta Nelson Mandela Unibertsitateak gorroto-delituei buruzko mintegia ospatu dute Hegoafrikan

2019ko-06-01

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak eta Hegoafrikako Port Elizabeth hiriko Nelson Mandela Unibertsitateak, gorroto-delitu eta diskurtsoari buruzko mintegi bat egin dute, aipatutako hegoafrikar unibertsitatean, maiatzaren 30 eta 31ean. Bertan, Katedraren zuzendariak eta koordinatzaileak, Jon-M. Landa eta Enara Garro, hurrenez hurren, hitzaldiak aurkeztu dituzte. Gorroto-delituen adituen gune horretan, Ertzaintzako Idazkari Teknikoaren Oinarrizko-Eskubideen arloko partaideak diren, Aitor Larreak eta Rosa Celadak parte hartu dute, baita ere.

Guztira berrogei ta hamar pertsona izan dira gorroto-delituen inguruko hainbat alde aztertu eta eztabaidatu dituztenak, epaitegi, fiskaltza, abokatutza, akademia, legebiltzar eta GKEtik etorritako adituak.

Hegoafrikako legebiltzarrak laister gorroto-delituei buruzko legedia onartuko du.

Gorroto-delitu eta gorroto diskurtsoen prebentzioa eta borrokari buruzko Mintegiak oihartzun ona izan zuen sudafrikako prentsan. HERALD LIVEn argitaratutako kronikak nabarmendu zituen eztabaida gako nagusiak: gorroto diskurtsoaren eta adierazpen askatasunaren arteko mugak, arrazakeria eta aginte polizialen, akademiaren eta GKNen artean koordinaturik lan egiteko beharra.

Ondoko estekan dago artikulua.

Ikusi PDFa