Irlanda eta Euskadi: indarkeriaren osteko egoera-balantze Jardunaldia. Maiatzaren 16an, Bizkaia Aretoa

Indarkeriak eta geroko balantzeak

 

Jardunaldian 2011an ETAren indarkeria amaitu zenetik Euskadin egindako bidearen
hausnarketa sakona egin zen hamairu adituen begiradatik.
Minutu bat ere galdu gabe eta une oro aretoa goraino mantenduz angelu ezberdinetik bake
prozesua, biktimak, armagabetzea, presoak, adierazpen askatasuna, bake hezkuntza, memoria
historikoa edo Egia Batzorde baterako aukerak arakatu ziren.
Azterketaren ikuspuntuak anitzak izan ziren baita ere: politiko, penal, antropologiko,
soziologiko, historiko edo hezkuntz hausnarketak topo egin zuten elkar. UPV/EHUko
akademikoak diren Iosu Chueca, Enara Garro, Mari Luz Esteban, Jon-M. Landa eta Iñigo
Lazkano parte hartu zuten; Baita ere, Deustuko Unibertsitateko Eduardo Ruiz Vieytez e Izaskun
Sáez de la Fuente; eta la Université de Pau et des Pays de l'Adourreko Jean Pierre Massias eta
Paul Rios eta Gotzon Quintana adituak hizlari izan ziren halaber. Eztabaidak Mariono Ferre
kazetariak eta Irantzu Mendia akademiakoak gidatu zituzten.
Irlanda izan genuen gure izpilu kanpoko esperintziatik ikasterako orduan. Pat Colgan, Irlandar
Gobernuko aholkulariak eta Ulster Unibertsitateko Brandon Hamber ikuspegi erreala, eta
zorrotza eman ziguten Irlandako egoeraz 1998an Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenetik hona.
Brandonen iritziz, bi dira jasotako ikasketak: bake eraikuntza prozesu oso luzea da, eta
erakunde lokalen porrotak erronka berrie aurre egin ezintasunagatik prozesuaren barne
oinarrietan krisialdiak sortzen dituzte.
Jonan Fernandez, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkari Nagusiak hasiera eman
zion ekitaldiari bake prozesuaren "euskal eredua" izendatu zuenari buruzko gogeta bat eginez.

Ikusi PDFa