EU ES EN

Adierazpen askatasunari buruzko Jardunaldia

2021ko-09-23

2021eko irailaren 23an, Adierazpen Askatasunari buruzko Jardunaldia egin zen Donostiako Miramar Jauregian, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Jardunaldia Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Enara Garro Katedraren Koordinatzaileak inauguratu zuten. Bertan hainbat adituk parte harttu zuten, Pedro Cárdenasek, Article 19ko kidea, Mexikon eta Latinoamerikan adierazpen- eta informazio-askatasunari egindako erasoak aztertu zituen; Jacobo Dopikok Carlos III Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko doktorea, adierazpen-askatasunaren inguruko gaiaren egoera aurkeztu zuen Espainiako eta Europako jurisprudentzian. Eduardo Madinak, Txema Ramírez de la Piscinak eta Edurne Portelak, Bertha Gaztelumendik moderatutako mahai-inguruan, Euskal Herriko adierazpen askatasuna eta indarkeria politikoa aztertuko zituzten. Azkenik, Jon-Mirena Landa, Katedraren zuzendaria eta UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasleak, mahai-inguru horren testuinguruan, "Adierazpen-askatasuna eta ideologia: atzera begirako balantze juridiko-penala" hitzaldiarekin itxi zuen jardunaldia.

 

 

Ikusi PDFa