Hausnarketa eta sormena Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko, 1948-2018

“Gracias a los Derechos Humanos-Eskerrik asko Giza eskubideei” kanpaina Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiak bultzatu dute

Kanpainaren abiapuntua Letraz, Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldea (UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea) eta EIDE- Euskadiko Diseinatzaileen Elkartea-ren laguntzarekin sortutako ideia izan da: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen dituen hogeita hamar artikulu bakoitzari irudi bat eskaintzea. Hauxe izan da kanpainaren gakoa eta honetatik hiru ekimen nagusi egin dira 2018an zehar, UPV/EHU Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak koordinaturik:

Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights liburua argitaratu


Guztira, 30 diseinatzailek eta UPV/EHUko 30 irakaslek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari buruzko berrikusketa sortzaile eta akademikoa eskaintzen dute «Giza eskubideei Begira / Miradas a los Derechos Humanos / Insights into Human Rights» liburuan. Jakintza-arlo askotako hogeita hamar irakaslek eskubide horietako bakoitzari begiratu diote eta hura interpretatu dute. Bestalde, Euskal Herriko diseinu grafikoko hogeita hamar profesionalek eskubideoi begiratu diete, eta sentsibilitate artistikoaren bitartez adierazi dituzte Adierazpen Unibertsaleko artikulu bakoitza.
Liburuaren edizioa ‘Letraz’ Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeak (Leire Fernández eta Eduardo Herrerak, taldearen zuzendariek, liburua diseinatu dute) eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak sustatu dute.
Liburuaren aurkezpena 2018ko martxoaren 9an egin zen eta bertan izan dira Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea, Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, Jon Mirena Landa, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria, Jesus Ugalde, UPV/EHUko Kimikan katedraduna eta adierazpenaren lehenengo artikuluari buruzko testua idatzi duena, eta Benicio Aguerrea, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko ordezkaria.


‘Giza Eskubideei Begira / Miradas a los Derechos Humanos’ kartel erakusketa kolektiboa UPV/EHUko hiru Campusean


Erakusketa Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatu dute, EIDE Euskadiko diseinatzaileen elkartearen laguntzaz. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideei “begiratzeko” proiektu kolektiboa osatzeko. Hogeita hamar begirada, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen dituen hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza interpretatu eta karteletan adierazi dituztenak.
Bizkaiko Campusa: urtarrilaren 16tik 26ra Bizkaia Aretoan.
Arabako Campusa: otsailaren 26tik martxoaren 23ra Pabellón Universitario Erakusketa Aretoan
Gipuzkoako Campusa: apirilaren 16tik maiatzaren 15era. Carlos Santa María Zentroan
Gainera beste tokia hauetan ere erakusketa ikusgai izan zen:
Vitoria-Gasteiz: urriaren 8tik azaroaren 15era hiriko gizarte etxeetan. Erakusketaren hasiera ekitaldian Patxi Etxeberria, Zuzenbide Prozesalaren Katedradunak eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen partaideak hitzaldia eman zuen “La Declaración Universal de los Derechos Humanos: del dicho al hecho” izenekoa Montehermoso jauregian.
Barakaldon: abenduaren 3tik 27ra arte. Udal Aretoan.


I Congreso Internacional de Derechos Humanos: retos emergentes 2018


Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra: erronka berriak Euskalduna Jauregian ospatu zen 2018ko azaroaren 7tik 9ra, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari nagusiak eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak antolaturik.
Hiru egunen zehar, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen garapenaren gaur bizi duen diagnostikoa egin eta bere etorkizunaz hausnarketa egin zuen, bost gaietan banatutako egitarauaren bitartez.
Batzarrean 532 pertsonek eman izena eman zuten eta saioetan batza-besteko agertzea 240 pertsonekoa izan zen. 13 ponentzia aurkeztu ziren eta beste 60 ahozko komunikazio. Azken hauek, lau kategoria ezberdinetan 2018ko Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra: Erronka Berriak Biltzarreko Ahozko Komunikaziorik onenaren saria jasotzeko aukera izan zuten.
Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea, disziplina gaztea eta sendotze bidean dagoena, pertsonen eta herrien segurtasun eta bakea mehatxatzen dituzten erronka handien aurrean da gaur egun. Horrek kezka eta noraezearen giroa sortzen ditu eta berauei aurre egiteko erantzun azkar eta eraginkorrak ere eskatzen dira. Aipatutako krisialdia Batzarrak eztabaidatu dituen erronka nagusitan izan du bere isla: askatasunaren edo segurtasunaren arteko dilema; bereziki, aniztasunaren, errefuxiatuen eta nazioarteko terrorismoaren kudeaketa.