Espetxe-sistemaren kudeaketa federala ikuspegi konparatzaile batetik. Bilbao, 2019ko urria

Mintegiaren asmoa espetxeen egoera aztertzea eta eztabaidatzea izan da, Eskozian, Euskadin eta baita Ipar Irlandan eta Katalunian ere, hauen ereduak konparatuz. Azterketa hiru gai-multzo nagusitan arakatu da: Presoen sailkapena, erregimen irekia, baldintzapeko askatasuna; emakumeak eta espetxeak; eta larri gaixo dauden presoen egoera.

Besteak beste, Espetxe Zuzenbidearen legezko ereduari heldu zitzaion, espetxe-sistemaren egoera errealaz eztabaida egin eta giza eskubideen arazoak eta etorkizuneko erronkak mahaigaineratu ziren mintegian.

Ikusi PDFa