Jardunaldia: Giza eskubideak ezagutu eta komunikatzea

Nola lortu kazetari-komunikazioetan giza eskubideen ikuspuntua txertatzea. Zeintzu dira askatasun adierazpenaren mugak. Zeri esaten zaio gorroto-diskurtsoa. Torturaz nola informatu. Hauek izan ziren mahai gaineratu ziren Giza eskubideak ezagutu eta komunikatzea izeneko jardunaldian.

Gonbidatutako adituek, David Díaz-Jogeix eta Carla Ferstman,  ARTICLE 19  eta REDRESS, erakundekoak hurrenez hurren, komunikabideetan gorroto-diskurtsoen eta torturaren tratamenduaz jardun zuten.

 

Díaz-Jogeix-ek azaldu zuen adierazpen askatasuna ez dela eskubide absolutua eta hau kontutan izanik, gorroto-diskurtsuak garrantziaren arabera sailkatu zituen piramide batean. Piramidearen gailurrean genozidioa, borroka, bazterkeria edo indarkeria bultzatzen dituztenak daude. Nazioartean bateratasuna dago zigortu beharreko kasuak direla.

Piramidearen erdian, besteen eskubideak, segurtasuna edo ordena publikoa, osasun edo morala publikoa babesteko adierazpen askatasunaren mugak aurkitzen dira. Baina David Díaz- Jogeixek ohartarazi zuen atal hau Estatuek adierazpen askatasuna mugatzeko gehigei erabiltzen dutela.

Eta piramidearen oinarrian gorroto-diskurtsoaren adierazpenak aurkitzen dira. Hauek iraingarriak izan daitezke baina ez dira legez kanpokoak. Kasu hauentzako Díaz-Jogeixek adierazpen askatasunaren eskubidea defendatu eta debekuak alde batera uztearen alde azaldu zen. Bazterkeriaren aurka botere publiko eta komunikabideen ekimena defendatu zuen.

Carla Ferstmanek toruraren definizioa egin zuen. Azpimarratu zuen beti legez kanpokoa dela, ez dagoela inoiz berau justifikatzerik.

Tortura inguratzen duen isiltasunaren aurrean, komunikabideek tortura kasuak islatzearen alde agertu zen, baina banaka, gizarteak errealitate honen konzientzia har dezan.  Oharterazi zuen biktimeentzat oso zaila dela jasandako indarkeria mailak eta lotsa gainditzea beuren testigantzak ematerakoan. Komunikabideak horren jakitun izan behar direla estereotipoetan erori gabe, gaineratu zuen  Carla Ferstmanek.

Ikusi PDFa
MintegiMintegiMintegi