EU ES EN

DERRIGORREZKO DESAGERTZEAK: GLOBALETIK TOKIKOTASUNERA

2020ko-10-05

Nazio Batuen Borondatezko edo Derrigorrezko Desagerpenei buruzko Lantaldearen (WGEID) sorreraren 40. urteurrenarekin bat etorriz, eta José Miguel Etxeberria, Naparra, desagerketaren 40. urteurrena gogoan izanik, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzarekin batera, "Derrigorrezko Desagertzeak: Globaletik tokikotasunera" jardunaldia antolatu zuen Donostian, urriaren batean. Haren helburu nagusia zen lan-esperientzien ikuspegi bat aurkeztea, nazioartean hasi eta gure testuinguruan izandako kasuekin jarraituko zuena. Luciano Hazan WGEIDeko kide eta presidente ohia eta Bernard Duhaime WGEIDeko kidearen hitzaldiek Lan Talde horren historia, funtzionamendua eta oraintsuko txostenak azaldu zituzten.

Anaïs Franquesa eta Sònia Olivella, foru-erakundeak eta familiek jarritako kereilen abokatuek, Gerra Zibileko eta Frankismoko bi kasu – Florentzia Olazagoitia eta Jose Ariztimuño, Aitzol – aukeztu zituzten; garai hartan Gipuzkoan desagertutako mila pertsona baino gehiagoren ordezkari gisa. Egia aitortu eta errekonozimenduaren bila dabilen ibilbide judiziala, estatuko auzitegiak agortzeko puntuan dagoenean Europako auzitegietara jotzeko unean dago.

Denboran aurrera eginez, Paco Etxeberria medikuntza legal eta forentseko mediku espezialistak José Miguel Etxeberria Naparraren (1980) desagerpenaren gaia jorratu zuen. Lasa eta Zabala eta Jon Anzaren kasuak ere aipatu zituen; izan ere, urteetan bilatzen aritu ostean, haien gorpuak ustekabean aurkitu zituzten, horrelako krimenak argitzeko behar diren erakunde judizial eta polizialen jarduera guztiak falta zirela.

Azkenik, Katedraren zuzendaria eta Zigor Eskubideen katedraduna, Jon-M. Landak Katedraren ikerketa lana azaldu zuen Pertur kasua eta Los tres jóvenes Coruñeses txostenak egiteko.

Ikusi PDFa