EU ES EN

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA

Euskadiko Gorroto-gertakariei buruzko 2024ko txostena

2025ko-06-24

Erregistratutako delituen % 62a (146 kasu) biltzen dituzte 2024an izaera arrazista edo xenofoboko
gertakariek, gorroto maparen bi heren izatera gerturatuz; horrek esan nahi du gisa horretako gertakarien
ehuneko pisua jaitsi egin dela aurreko urtearekin alderatuta (%64 2023an). Edonola ere, gertakari
arrazisten kopuruak ere behera egin du kopuru absolutuetan, 146 kasu erregistratu baitira, iazko 180
kasuen aldean (-%19). Azken kasu horretan, euskal poliziak horri buruz emandako jarraibide berrien
araberako polarizazio-faktoreen aplikazio zorrotzagoak ere eragina izan dezake.
Bestalde, sexu-orientazioaren eta sexu-identitatearen eremuak gertakarien %23a erregistratu ditu (54
kasu), eta 2022ko pisu erlatibora itzuli da, nahiz eta, termino absolutuetan, urte haren erdia izan (96,
2022an). Nolanahi ere, aurten (n=54; % 23) ehuneko eta kopuru absolutuetan igo da 2023. urtearekin
alderatuta (n=45; % 16). Hirugarrenik, ideologian eta orientazio politikoan oinarritutako gorroto delituak
daude; gorroto delituen ia %7a biltzen dute (16 kasu), eta pixka bat jaitsi dira (ia ehuneko puntu
bat), bai pisu erlatiboan, 2023koarekin alderatuta, bai kasu kopuru absolutuan (6 kasu jaitsi dira, n=-
22tik, 2023an, n=16ra).
Laugarrenik, generoagatiko delituek nabarmen egin dute behera, erregistratutako gertaeren %4raino
(n=18; 2023; n=9; 2024 -%50) eta, hala, 2022 urtean izandako hirugarren lekua galdu dute. Urte horretan,
termino absolutuetan, 88 kasutik 18ra jaitsi zen (-%80). 2023ari dagokionez, jaitsiera mantendu
egin da, baina proportzio txikiagoan, ehuneko 2 puntuko jaitsierarekin.

Ikusi PDFa