EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Zuzenbide Prozesaleko irakasle agregatua

  

Goizeder  Otazua Zabala

Goizeder Otazua Zabala Zuzenbide Prozesaleko irakasle agregatua da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean. Bertan eskolak ematen ditu Zuzenbide Graduan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbide gradu bikoitzean, baita Abokatutza Masterrean ere.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutu ondoren, bertan Abokatutza Masterra eta Pedagogi Gaitasunaren Ziurtagiria lortu zituen. Horretaz gain, urte batzuk geroago, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatu zen UPV/EHUn. Ibilbide akademiko horren azken urratsa euskaraz idatzitako “Zigor arloko bigarren auzialdirako eskubidea nazioarteko araudiaren argipean. Espainiako ereduaren gabezi eta erronkak” tesia dugu, lana Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko bekari esker egin zen eta Doktorego Sari berezia lortu zuen.

Ikerketa ibilbidea zigor prozesuan oinarrizko eskubideek izan beharreko bermeekin hasi zuen, eta ordutik, bestelako gaiei ere heldu die bere ikerketa ildo nagusi bilakatuz; besteak beste, Botere Judizialaren antolaketa, genero ikuspegiaren txertatzea, edota irakaskuntza-ikaskuntza metodologia berriak.  

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena irakasleak zuzendutako Euskal Unibertsitate Arteko Sistemako “Oinarrizko Eskubideak eta Europar Batasuna. Eskubideak babesteko egungo eta etorkizuneko erronkak" (GIC IT1455-22) A mailako ikerketa taldeko kide da (2022-2025).