HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA
HOME > ARGITALPENAK > XEHETASUNA
2023ko-03-21
Pasaiako badiako gertakariei buruzko txostena (Gipuzkoa) 1984ko martxoaren 22a
Txostena funtsezko hiru bloketan egituratuta dago: egitateen deskribapena, aurretik komando autonomoen errealitateari buruzko sarrera-atal bat duena; jarduketa judizialen azterketa juridikoa; eta azken ondorio eta gomendio batzuk. Txostenaren asmoa ez da izan egitateak behin betiko argitzeko ikerketarik egitea –Katedrak ez du ez eskumenik ez gaitasunik horretarako–, baina bai, ordea, eskura dauden iturrien argitan, ahalik eta informazio gehiena biltzea kasuaren egungo egoerari buruz.
Txosten hau Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak eskatu zion Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrari, bi erakundeek duten lankidetza-hitzarmenaren esparruan, eta Euskadin motibazio politikoko testuinguru batean izandako giza eskubideen urraketen kasu enblematikoei buruzko ikerketa-ildoa gauzatzeko.