EU ES EN

HOME > Katedra

HOME > Katedra

Katedra

Giza Eskubideen kultura sustatzen dugu, Euskal gizartearentzat eta bere botere publikoentzat, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearekin bat eginez.
Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak, euskal gizartean, Giza Eskubideak sustatzea du helburu nagusia, nazioarteko komunitatearekin lotura bilatuz.
Katedraren helburu nagusia hiru mailatan jokatzen duen konexioko agente bat izatea da:
Lehen maila batean, bere funtzioa da ezaguera aditua unibertsitateko mundu akademikotik gizarte-eragileei eta gizarte zibilera eramatea.
Bigarren maila batean, lagundu behar du, era proaktiboan, Giza Eskubideetako agenda publiko ofizialaren garapenerako botere publikoen behar eta eskakizun instituzionalei erantzuten.
Hirugarren maila batean, arduratzen da Giza Eskubideen sustapenerako, monitoretzarako eta babeserako nazioarteko mekanismoekin erlazioak ezartzeaz.

Katedraren funtzioak hiru lan-lerrotan garatzen dira:
- Ikerketa eta zabalkundea.
- Prestakuntza eta gaikuntza.
- Aholkularitza erakundeentzat eta, hala badagokio, gizartearentzat.

Funtzio hauek garatzeko, besteak beste, honelako jarduerak burutuko dira: espezializatutako argitalpenak prestatzea; Giza Eskubideen egoeraren gaineko txostenak osatzea;
eztabaida-foroak antolatzea baita Giza Eskubideak gainbegiratzeko nazioarteko mekanismoetan eta kideko erakundeen bestelako nazioarteko sareetan parte-hartzea ere.