HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Zuzenbide Zibileko irakasle agregatua
leire.imaz@ehu.eusLeire Imaz Zubiaur UPV/EHUko Zuzenbide zibileko irakasle agregatua da, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean. Zuzenbide zibilaren eremuan, Euskal Zuzenbide Zibila izan da, bere lehenengo ikerketa ildoa, oinordetza zuzenbidearen eta familiaren eremuaren baitan, oinordetza itunak eta foru komunikazioaren erregimen ekonomikoa aztertuz, batez ere. Pertsonaren zuzenbidean, generoa, genero-identitatea eta ezgaitasuna landu izan ditu. Ondarezko zuzenbidean murgildua dago azken boladan, obligazioen eta gauzen zuzenbidean, alegia. Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen 1997an. Abokatutza Masterra egin zuen Bizkaiko Abokatuen Bazkunean eta 1998an kolegiatu egin zen bertan. Unibertsitateko irakaslea de 1999 urtetik, lizentziaturan, graduan, masterrean zein graduondoko ezberdinetan. Eusko Jaurlaritzaren Doktoretza-aurreko beka lortu zuen urte horretan eta 2001ean Ikerketarako Gaitasuna. Doktorego tesia Donostian defendatu zuen 2005eko apirilean. Geroztik, ikerketan eta irakaskuntza berrikuntzan murgildua egon da. Gaur arte, 9 ikerketa proiektutan parte hartu du ikertzaile gisa. Ikerketa talde kontsolidatu baten kide da, Jacinto Gil Rodriguez irakaslea Zuzendari duena (GIC12 A IT 727-13). Ikerketa proiektu berri baten Ikerlari Nagusia da (2020-2022, UPV/EHU 21922). Iñaki Lasagabaster Herrarte irakasleak zuzentzen duen Doktorego Programako kide da (Giza Eskubideak, Botere Publikoak eta Europako Batasuna: Zuzenbide Publikoa eta Zuzenbide Pribatua), tutore gisa eta uneotan bi doktorego tesi zuzentzen ditu. Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren Zuzendaritza Batzordekide izan da (2016-2019). Zuzenbide Fakultateko Euskara eta Kalitate Batzordeetako kide da 2009tik. Unibertsitateko Irakaskuntza Ebaluazio Batzordekide da 2017tik. Bordeleko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean irakasle gonbidatu bezala urtero Zuzenbide zibileko irakaskuntza eskaintzen du 2017tik. UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaria izan da (2017-2021). Legebiltzarrak izendatuta, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Legebiltzarra aholkatzen dituen Euskal Zuzenbide Zibileko Batzordekide da 2017tik.