HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Zuzenbidean lizentziatua UPV/EHUko Doktore tesian, bikain cum laude eta Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen. UPV/EHUn irakasle Asoziatua, Agregatu izandakoa. Egun, Irakasle Titular, Zuzenbide eta Kriminologiako Graduetan. Irakasleriaren jarduera ebaluatzen duen Docentiaz Programan Bikaintasuna aitortu zaio 2016 eta 2023ean.
Ikerketa lerro nagusien artean: (1) Kontzientzia askatasuna, erlijio-aniztasuna eta laikotasuna, (2) Hezkuntza-eskubidea, irakasteko askatasuna eta balioak hezkuntzan, (3) Zuzenbidea eta Kulturartekotasuna, kultura aniztasunaren kudeaketa publikoa.
Hainbat ikerketa proiektu eta talde konsolidatuetan kide, atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditu: Firenze eta Bolonia (Italian), Indietako Cartagenan (Kolonbia), Coimbra (Portugal) eta Monterreyko Unibertsitate Teknologia Zentroan (Mexiko). Hauetan eta Espainiako beste hainbatetan, hitzaldiak eskaini ditu gonbidatutako irakasle moduan. Ikerketa lana argitaratu du monografia, aldizkari eta lan kolektiboetan.
Gestio Akademikoan, Saileko idazkari da eta Zuzenbide Fakultatean Dekanorde lanetan aritutakoa, hala nola hainbat Batzordetako kide da. Zuzenbide Graduan, ikasturteko koordinatzaile. Testu juridikoak itzultzen dituen LEGEAK-LEYES kolekzioaren koordinatzailea da. Eztabaida Txapelketaren eremuan eta EHU/UPVko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan parte hartzen du.