HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Estatuaren Eliza Zuzenbideko Irakasle Agregatua. Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Historia Saila. Zuzenbide Fakultatea (Bizkaia). UPV/EHU.
Igor Minteguia Arregui Estatuaren Eliza Zuzenbideko Irakasle agregatua da UPV/EHU-ko Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Atalean. Bere Ikerketa lerro nagusia arte-ekoizpenerako eta -sorkuntzarako askatasunaren berezitasunen azterketa izan da, batez ere erlijio-sentimenduen babesarekiko eta gorroto-delituekiko askatasun honen egikaritzaren mugari dagokionez. Gai honen inguruan bi monografia eta indexaturiko aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu ditu; modu berean, zenbait lan kolektiboetan parte hartu du eta Nazioarteko zein Estatuko Jardunaldietan gonbidatutako hizlari bezala aritu da. Irakasle honek jarraitutako beste ikerketa-ildo batzuek honako ardatz hauek izan dituzte: kontzientzia-askatasuna, kontzientzia-eragozpena edo kultura-aniztasunaren kudeaketa gizarte-zerbitzuetan edo kirolean, besteak beste. Beste ikerketa lerro hauen inguruko 20 ikerlan baino gehiago argitaratu ditu aldizkari eta lan kolektiboetan. I+Gko 6 proiektutako ikertzaile kidea (2006-09, 2010-12, 2014-16, 2017-19, 2019-21, 2021-25) eta 3 UPV/EHUko proiektuetako kidea (2000-02, 2002-04, 2007-2008), Euskal Unibertsitate Sistemako 5 kontsolidatutako ikerketa-taldetako kidea (2007-09, 2010-13, 2013-15, 2019-21, 2022-25) izan da.