EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle agregatua

  

iker  zirion landaluze

Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiko Atalean.

Zuzenbidean lizentziatu zen lehenik, eta Politika eta Administrazio Zientzietan gero. Nazioartean espezializatu da hainbat masterren bidez (Europako Ikasketetan, Nazioarteko Ikasketetan eta, azkenik, Nazioarteko Garapen eta Lankidetzan), eta bere ikerketa-esparrua Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen, nazioarteko gatazka armatuen eta Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arteko bateratzean kokatzen da. Halaber, denbora aurrera egin ahala, lehentasuna bilakatu da aipatutako ikerketa-gaietan gizonen eta emakumeen berdintasuna aztertzea.

 Zehazki, bere intereseko eta ikerketako gaien artean honako hauek daude: bakearen eraikuntza eta generoa; Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa; gatazka ondoko testuinguruak; Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta feminismoa; Kongoko Errepublika Demokratikoa; eta maskulinitateen azterketa.

Halaber, UPV/EHUko Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko ikertzailea da, eta bertan "feminismoa eta gatazkak" ikerketa-lerroko eta "Giza segurtasunari, tokiko giza garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko ikerketa-taldeko" kide da.