EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Ikertzailea. Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedra

  aitor.bikandi@ehu.eus

Aitor Bikandi Eskutza

Aitor Bikandi Eskutza Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran ikertzailea, baita Universidad Iberoamericanako (Mexiko) Zuzenbide Fakultateko irakasle kontratatua ere. Soziologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), demokrazia partehartzaileko prozesuetan espezialista (EHU/UPV) eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea) da.

Deustuko Unibertsitatearen baitako Giza Eskubideen doktoretza programaren buruan egindako tesiak, “Palestinians in Lebanon: Identity and Agency”, diziplinarteko perspektibatik Libanon bizi diren palestinarren egoera ikertu zuen, hainbat egonaldi burutuz, Institute for Palestine Studies-en ikuskaritzapean. Argitalpen akademikoei dagokionez, hurrengoak ditu argitaratuta: Dykinson argitaletxeko “Derechos humanos ante los nuevos desafíos de la globalización” liburuan “Privación efectiva de derechos humanos y agencia de la población palestina refugiada en Líbano” kapitulua; eta Tirant lo Blanch argitaletxeko “La emergencia de la democracia comunal” liburuan, “Emergencia del poder popular palestino en Líbano: desposesión, exclusión y supervivencia” kapitulua.

Lehenago Gasteizko EHUko Farmazia Fakultatean ordezko irakasle bezala aritu da, Ingurumen Zientzietako Graduan; eta baita EITBko Ikerketa eta Audientzia Sailean ere. Prentsa-artikuluak eta elkarrizketak ere argitaratu ditu hainbat komunikazio taldetan.