EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Zuzenbide Prozesaleko Irakaslea

  katixa.echevarria@ehu.eus

Katixa Etxebarria Estankona

Katixa Etxebarria Estankona UPV/EHUko Zuzenbide Prozesaleko Irakasle Agregatua. Zuzenbide Publikoa Saila.

Katixa Etxebarria Estankona Zuzenbidean lizentziatu zen UPV/EHUn 1999. urtean, Lizentziaturako Aparteko Saria jasota, eta Eusko Jaurlaritzaren ikerketa-bekarekin (doktoretza aurreko modalitatea) hasi zuen ikerketa-jarduera. 2014an doktore gradua lortu zuen El Fiscal de la Corte Penal Internacional. Lectura crítica orgánica y procesal doktorego tesiarekin, doktoregoko aparteko saria jaso zuena.

2001etik Zuzenbide Prozesaleko irakaslea da UPV/EHUko Zuzenbideko Graduan, EAZ+Zuzenbidea Gradu bikoitzean eta Abokatutza Masterrean.

Bere bizitza akademikoan hainbat egonaldi egin ditu Paueko eta Adourreko Herrialdeetako Unibertsitateko Centre de Documentation et Recherche Européennes-ean (CDRE), irakasle gonbidatu gisa.

Maila goreneko ikerketa-proiektuetan parte hartu du, besteak beste, 2015-70568 aldiko Espainiako Gobernuak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako I+D Proiektuan, Genero-indarkeriaren biktimak babesteko lankidetza judizialaren bidez Europa eraikitzeari buruzkoan, bai eta administrazioarekin egindako kontratuetan ere. Halaber, enpresa pribatuek eskatuta, ikerketak egin ditu oinarrizko eskubideen, emakumeen aurkako indarkeriaren eta bake-justiziaren arloetan.

Bere ikerketa-ildo garrantzitsuenak honako hauek dira: Nazioarteko Zigor Auzitegia, Fiskaltzak organo horren aurrean duen jardueraren eta biktimek prozeduran duten parte-hartzearen ikuspuntutik; gatazken ebazpen alternatiboa eta haren teknikak, zehazki; Justizia eta Emakumea; Genero-indarkeria eta Bake Justizia. Gai horiei dagokienez, hainbat artikulu eta liburu-kapitulu argitaratu ditu eta hitzaldiak eman ditu. Gaur egun, bere ikerketa ildo nagusia emakumearen aurkako indarkeria da, esparru judizialeko genero-ikuspegia eta prozesuan arriskuen balorazioa landuz.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena irakasleak zuzendutako Euskal Unibertsitate Arteko Sistemako “Oinarrizko Eskubideak eta Europar Batasuna" (GIC IT1190-19) Ikerketa Talde Kontsolidatuko kide da (2019-2021).