HOME > CÁTEDRA > EQUIPO
Irak. Atxikita Historia Garaikide Departamentoa
unai.belaustegieta@ehu.eusUnai Belaustegi (unai.belaustegi@ehu.eus) Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2014). Egun, Gasteizko Letren Fakultatean irakasle atxikia da, Historia Garaikidea departamentuan (UPV/EHU). Gipuzkoan errepublikanismoari buruz euskaraz eta ingelesez idatzitako tesia defendatu zuen, euskaraz eta ingelesez idatzia, eta nazioarteko aipamenarekin. Aurrez, Historian lizentziatu ostean (UPV/EHU, 2006) Historia Garaikidean Masterra (2007) eta Pedagogia Gaitasunerako Ziurtagiria (PAZ-CAP, 2007) lortu zituen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako doktoretza aurreko bekari esker, kultura politikoetan espezializatzen hasi zen. 2015ean publikatu zuen bere lehendabiziko liburua, tesiaren lehendabiziko emaitzekin eta harrezkero, beste bi ere kaleratu ditu: espainiar Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilari buruz (1931-1936) eta XX.mendeko euskal emakumeen historia landuz. 2016an, UPV/EHUk Tesirik onenaren sari berezia eman zion. Ordutik, hainbat artikulu akademiko eta liburu kapitulu idatzi ditu, errepublikanismoari, kultura politikoei, demokraziari, ikerketa prosopografikoei, prentsaren historiari, historia publikoari eta memoria publikoari eskainiak. Liburu kolektiboak koordinatu ditu eta estatuko eta nazioarteko kongresuak antolatu ditu. Horrez gain, ikertzaile bezala egonaldiak egin ditu unibertsitate hauetan: University of Nevada, Reno (Amerikar Estatu Batuak, 2013), University of California, Santa Barbara (Amerikar Estatu Batuak, 2015-2016), Universita' degli Studi di Messina, Sizilia (Italia, 2017-2018) eta Sapienza Università di Roma (Italia, 2019).
Irakasle lanetan gradu eta ikasgai ezberdinetan irakatsi du: Lan Harremanetan, Antropologian, Geografia eta Lurralde Antolakuntzan, Artearen Historian, Soziologian, Zientzia Politikoetan eta Historian. Gizarte demokratikoak, Estatua eta Zuzenbidea Masterrean (Natal, Brasil) irakasle bezala parte hartzera gonbidatu zuten eta egun, Irakasle Masterrean ere irakatsi du (UPV/EHU).
2010etik Biography & Parliament ikerketa talde kontsolidatuaren barnean lan egiten du.