EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

Diseinu Grafikoko Irakaslea UPV/EHUn

  eduardo.herrera@ehu.eus

Eduardo Herrera Fernández

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Arte Ederretan Doktore titulua. Orain Diseinu Grafikoko irakasle titularra da UPV/EHUan, eta Arte Ederren Fakultateko “Sorkuntza eta Diseinuko Gradua”n garatzen du bere irakaskuntza.

Irakasle bizitaria izan da Facoltá del Design del Politécnico di Milano-n, Technological Educational Institution of Athens – TEI-n, Faculdade de Belas Artes da Universidade do Porto-n eta Escola Superior de Artes Aplicadas do Instituto Politécnico de Castelo Branco-n, beste zentru batzuen artean.

Bere lankide Leire Fernández-ekin batera, UPV/EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako «Letraz» Ikerketa Taldea kozuzentzen du. «Letraz» ikerketa taldeak diseinu grafikoa gure gizarte eta kulturaren bilakabidean ateratako faktore moduan ulertzen du eta interes honetatatik agertzen da beraien helburua. Horrela, prozesu proyectual ezberdinetan bat egiten duten baldintzatzaile heterogeneoei ipintzen diete arreta: baldintzatzaile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, teknikoak, etikoak, heziketa-estetikoak, ekologikoak, etab.

Ikerketa lerro hauetan egin dituzte ekarpen nagusienak: argitaratze-grafikoa, ikuste-identitate korporatiboa, kartelismoa, tipografia, grafika didaktikoa, seinaletika, etab. Nazio eta nazioarteko sari ugari jaso dituzte beraien lan grafikoengatik. Aipagarrienak hauek dira: “Premio Internacional de Diseño, Branding y Comunicación - Clap Platinum” saria tipografia diseinu onenari, «Anuaria de Oro» saria argitaratze-grafikoan eginiko diseinu onenari, «Juan de Yciar» saria argitaratze-kalitate onenari edo “Letra de Plata de Comunicación Visual y Gráfica de Entorno” saria.