EU ES EN

HOME > CÁTEDRA > EQUIPO

UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko Irakaslea eta Katedraduna. UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren Ikertzaile Nagusia eta Zuzendaria

  jonmirena.landa@ehu.eus

Jon-Mirena Landa Gorostiza

Jon-M. Landa (www.jmlanda.com) Zuzenbide Penaleko Katedraduna da, Euskalherriko Unibertsitateak duen Zuzenbide Fakultatean: Bizkaiko atalean hain zuzen ere. Era berean, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UPV/EHUko UNESCO Katedraren Zuzendaria da. Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: arrazakeria, xenofobia, diskriminazioa, gorroto-delituak, baita terrorismo, gizateriaren aurkako delituak eta penologia ere.

Landa irakaslea atzerriko hainbat unibertsitatetan ikerlari edota irakasle bisitari egondakoa da: besteak beste Hamburg (2000 DAAD), Heidelberg (2004) eta, azken aldi honetan, Lauterpatch Centre for International Law (Cambridge Unibertsitatea UK, 2010, 2011,2012 eta 2014), Max Planck Institut izenekoa (Freiburg, Alemania 2013), Munich-eko Unibertsitatean (2015), Viena (2016), Edinburgh (2018) eta Berlin (2019, 2022).

2005ean Vom Humboldt ikerkuntza-beka eskuratu zuen eta 2005eko azarotik 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako Zuzendaria izan zen, Justizia Sailean.

Egun, ikerkuntza taldeburua da, Espainiako Ministeritzak (I+D+I PID2020-115320GB-100) finantzaturik, gorroto delituen alorrean.

Web-orri pertsonala: http://www. jmlanda.com